XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
EUNURTE-JAIEN ONDOREAKOrrela gertatuko da noski
25 urte dira orrelatsuko jaialdietan gañera, Gure Aurreko aipagarri XI Piok, Tarbes eta Lourdes'ko Gotzaiari kartaz ziola: Kristauak ez ditzaketela jai oriek jator eta bikaiñago ospatu, Aitortza Santuaren bidez beren biotzak garbiturik Aldareko mai santura jaunartzera joanez eta egunero, odol ixurtzerik gabe, berritzen dan Gurutzeko Oparian artukizun izanez baño.
Guk ere Aita baten biotz samurrez ortaraxe eragiten dizuegu.
Izan ere Eukaristia kristau bizitzaren barne-muiñ eta mugarri da.
Eukaristitik ixurtzen bai zaizkigu ugaritsuenik biotzetara bizialdi ontako arriskuetatik ondo ateratzeko indar eta trebetasuna eman eta betiko bizitzaren zoriona iristeko bidea egiten diguten goi-indar eta zeruko graziak.
Gañera, Eunurteko jaialdietan ez dezakegu Maria gure Ama samurrarentzat ezer atsegiñagorik egin, Gurutzeko grazi-askan edan eta edan baño, egunero bere Seme bakarrarekin geiago elkartuz, ori baida gizaseme guztientzat